HASIERA:MAIATZAK 23, IGANDEA
FINALA: UZTAILAK 4, LARUNBATA
TALDEEN IZEN EMATE EPEA: Apirilaren 5ra arte.
JOKALARIEN IZEN EMATE EPEA: Apirilaren 6tik maiatzaren 3ra arte, biak barne.
Lehenengo taldeak inskribatuko dira eta gero jokalariak, biak dagozkien epeetan. Ez da epez kanpoko ez talderik ez jokalaririk onartuko.
PREZIOA: 16 EURO JOKALARIKO
BILERA EGUNA: MAIATZAK 10, OSTIRALA 19:00ETAN KULTUR ETXEAN. Arauak, taldeak eta ordutegiak zehaztuko ditugu bertan. Behin bilera
amaituta ez da lehen faseko ordutegi aldaketarik onartuko.
BALDINTZAK
- 10-16 partaide bitarteko taldeak osatuko dira.
- Txapelketan parte hartzeko gutxieneko adina, 16 urtekoa izango da edo urte honetan bete beharko dira.
- Gizonezkoak, emakumezkoak, zein talde mistoak sor daitezke.
- Talde bakoitzean, gehienez, legazpiarrak ez diren 2 pertsonek joka dezakete.
- Txapelketa aurrera ateratzeko, gutxienez, 8 taldek eman beharko dute izena.
- Izena ematen duten talde kopuruak baldintzatuko du talde multzoak zenbatekoak izango diren eta hurrengo fasera pasako diren talde kopurua.