2016 - IX. TXAPELKETA

THE KULEBRAS TXAPELDUN!!

Penalti jaurtiketatan nagusi, hirugarren izarra lortu du The Kulebras taldeak.

ARGAZKIA: Gorka Gomez

Egunak lainotuta eta zirimiriarekin ekin zion arren, goizetik giro ona nagusitu zen Bikuñako harmailetan.

 

Football Comedy eta Mercenarios taldeak jokatu zuten 12:30etan, 3.postua nork lortuko zuen erabakitzeko. Bi eta bateko emaitzarekin Mercenarios taldea gailendu zen.

 

Bazkaltzeko orduan 400 pertsona pasa bildu zen Azokako arkupetan eta gero denak finalera.

 

Hangover 96 eta The Kulebras nor baino nor. Maldan gora jarri zitzaien partidua beteranoei eta lehen zatia Hangoverren aldeko emaitzarekin amaitu zen, bat eta zero. Bigarren zatian The Kulebras taldeak berdinketa lortu eta horrela amaitu zen partidua, bana. Luzapenean ez zen golik izan eta penalti jaurtiketetan erabaki zen partidua. Azken emaitza, bost eta lau The Kulebrasen alde.

 

Gauzak horrela, The Kulebras taldeak hirugarren txapelketa irabaztea lortu du aurtengoan. 2009 eta 2011 urteetan irabazi zituen bi lehenak.

 

Aiztonagako Tigrea saria eta Ilinti saria, Hangover 96 taldeko Xabier Arboniesek irabazi zuen eta pitxitxia eta Ibargutxi Kirolak saria lortu zuena Aztiri Bulls taldeko Josu Diaz.

 

ZORIONAK GUZTIEI!!

ARGAZKIA: Gorka Gomez
ARGAZKIA: Gorka Gomez

TXAPELDUNEN ZERRENDA

2016 -> THE KULEBRAS

2015 -> FUTBOL COMEDY

2014 -> ATTIKO

2013 -> BURKINA FASO

2012 -> FUTBOL COMEDY

2011 -> THE KULEBRAS

2010 -> BURKINA FASO

2009 -> THE KULEBRAS

2008 -> LA PEÑA + RUIN

Nabigatu euskaraz