INFORMAZIO OROKORRA

HASIERA:MAIATZAK 23, LARUNBATA

FINALA:UZTAILAK 4, LARUNBATA

TALDEEN IZEN EMATE EPEA: Apirilaren 5era arte. (Izena eman)

JOKALARIEN IZEN EMATE EPEA: Apirilaren 6tik maiatzaren 8ra arte, biak barne. (Izena eman)

 

Lehenengo taldeak inskribatuko dira eta gero jokalariak, biak dagozkien epeetan. Ez da epez kanpoko ez talderik ez jokalaririk onartuko.

PREZIOA: 15 EURO JOKALARIKO (Ordainketa sistema)

BILERA EGUNA: MAIATZAK 15, OSTIRALA 18:30ETAN KULTUR ETXEAN. Arauak, taldeak eta ordutegiak zehaztuko ditugu bertan. Behin bilera amaituta ez da lehen faseko ordutegi aldaketarik onartuko.

BALDINTZAK
- 8-16 partaide bitarteko taldeak osatuko dira.
- Txapelketan parte hartzeko gutxieneko adina, 16 urtekoa izango da edo urte honetan bete beharko dira.
- Gizonezkoak, emakumezkoak, zein talde mistoak sor daitezke.
- Talde bakoitzean, gehienez, legazpiarrak ez diren 2 pertsonek joka dezakete.
- Txapelketa aurrera ateratzeko, gutxienez, 8 taldek eman beharko dute izena.
- Izena ematen duten talde kopuruak baldintzatuko du talde multzoak zenbatekoak izango diren eta hurrengo fasera pasako diren talde kopurua.

Final egunean katering bidezko herri bazkaria egingo dugu Azokan, herri osoari irekia. Bazkari txartelak TXAPELKETAKO PARTIDUETAN eta KUKUE, GIROA, KARIBE eta OILARRA tabernetan egongo dira salgai 15 EUROTAN behin txapelketa hasita.

TXAPELDUNEN ZERRENDA

2017 -> A-RUINATZEN

2016 -> THE KULEBRAS

2015 -> FUTBOL COMEDY

2014 -> ATTIKO

2013 -> BURKINA FASO

2012 -> FUTBOL COMEDY

2011 -> THE KULEBRAS

2010 -> BURKINA FASO

2009 -> THE KULEBRAS

2008 -> LA PEÑA + RUIN

Nabigatu euskaraz