INFORMAZIOA

HASIERA:MAIATZAK 17, LARUNBATA

FINALA:
EKAINAK 28, LARUNBATA

TALDEEN IZEN EMATE EPEA
: Martxoaren 30era arte, biak barne. (Izena eman)

JOKALARIEN IZEN EMATE EPEA
: Apirilaren 1etik 27ra, biak barne. (Izena eman)

PREZIOA
: 15 EURO JOKALARIKO (Ordainketa sistema)

BILERA EGUNA
: MAIATZAK 9, OSTIRALA 18:30ETAN KULTUR ETXEAN. Arauak, taldeak eta ordutegiak zehaztuko ditugu bertan. Behin bilera amaituta ez da lehen faseko ordutegi aldaketarik onartuko.

BALDINTZAK
- 8-16 partaide bitarteko taldeak osatuko dira.
- Txapelketan parte hartzeko gutxieneko adina, 16 urtekoa izango da edo urte honetan bete beharko dira.
- Gizonezkoak, emakumezkoak, zein talde mistoak sor daitezke.
- Talde bakoitzean, gehienez, legazpiarrak ez diren 2 pertsonek joka dezakete.
- Txapelketa aurrera ateratzeko, gutxienez, 8 taldek eman beharko dute izena.
- Izena ematen duten talde kopuruak baldintzatuko du talde multzoak zenbatekoak izango diren eta hurrengo fasera pasako diren talde kopurua.

OHAR GARRANTZITSUAK
Aurten lehen aldiz webgune bidezko izen ematea jarri dugu martxan. Lehenengo taldeak inskribatuko dira eta gero jokalariak, biak dagozkien epeetan. Ez da epez kanpoko ez talderik ez jokalaririk onartuko.

Final egunean katering bidezko herri bazkaria egingo dugu Azokan, herri osoari irekia. Bazkari txartelak TXAPELKETAKO PARTIDUETAN eta KUKUE, GIROA, KARIBE, GURRUTXAGA, OILARRA eta LAUBIDE tabernetan egongo dira salgai 15 EUROTAN behin txapelketa hasita.

ADI!! KAMISETAK WEBGUNEAN SALGAI!! HEMEN EROSI!!

TWITTERen JARRAITU

FACEBOOKen jarraitu

TXAPELDUNEN ZERRENDA

2016 -> THE KULEBRAS

2015 -> FUTBOL COMEDY

2014 -> ATTIKO

2013 -> BURKINA FASO

2012 -> FUTBOL COMEDY

2011 -> THE KULEBRAS

2010 -> BURKINA FASO

2009 -> THE KULEBRAS

2008 -> LA PEÑA + RUIN

Nabigatu euskaraz