BETERANOEN MATXINADA!!!

Uste baino errezago irabazi zion ATTIKO taldeak FOOTBALL COMEDYri atzokoan.

 

Zazpigarren urtez futbol zazpiko finala jokatu zen atzokoan Bikuña futbol zelaian. Goizean hirugarren eta laugarren postuak jokatu ziren LORATZEN eta MERCENARIOS taldeen artean. Azken hauek irabazi zuten 3-1eko emaitza lortuz.

 

14:30ak aldera 420 laguneko herri bazkaria ospatu zen Azokan eta ondoren final haundia jokatu zuten ATTIKO eta FOOTBAL COMEDYk. Faborito garbirik egon ez arren, jendeak COMEDYren aldeko apustua egina zuen. Hasieratik zail jarri zizkion gauzak ATTIKOk ordea eta atsedenaldira 2-0 emaitzaz iritsi ziren. Bigarren zatian gauzak ez ziren aldatu eta hasi eta berehala hirugarrena sartu zuten naranjek. ATTIKOk hobe jokatzen jarraitzen zuen eta horren erakusgarri amaieran eman zen emaitza, 6-1.

 

Armaiak beste behin beteak, 900 pertsona inguru giro paregabean. Hala ere, zaletu gutxi batzuen jokaera salatu nahi dugu. Talde baten edo beste baten alde joatea norberak erabakitzen duen gauza den arren, horrelako herri txapelketa batean atzo ATTIKO taldeari bota zitzaizkion irain eta kantuak jokoz kanpo daudela uste dugu.

 

Horrela banatu ziren sariak:

1. ATTIKO

2. FOOTBAL COMEDY

3. MERCENARIOS

PITXITXIA: YARI (Urtatza Razing)

AIZTONAGAKO TIGREA: BIXEN (Loratzen)

BABESLEAK

TXAPELDUNEN ZERRENDA

2017 -> A-RUINATZEN

2016 -> THE KULEBRAS

2015 -> FUTBOL COMEDY

2014 -> ATTIKO

2013 -> BURKINA FASO

2012 -> FUTBOL COMEDY

2011 -> THE KULEBRAS

2010 -> BURKINA FASO

2009 -> THE KULEBRAS

2008 -> LA PEÑA + RUIN

Nabigatu euskaraz