HASIERA: Maiatzak 18, larunbata.
FINALA: Ekainak 29, larunbata, arratsaldeko 17:00etan.
IZEN EMATEA, NON?Giroa, Kukue, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan egin
ahal izango da.
IZEN EMATE EPEA: Apirilaren 25an, osteguna, amaituko da.
BILERA: MAIATZAK 10, OSTIRALA, 18:30etan, Kultur Etxeko areto nagusian. Txapelketako arauak azalduko dira. Egutegiaren zozketa ere egingo
da. Bilerara, talde bakoitzeko partaide bat gutxienez agertu beharko da.
BALDINTZAK:
- Gehienez 16 partaideko taldeak osatuko dira.
- Txapelketan parte hartzeko gutxieneko adina, 16 urtekoa izango da.
- Gizonezkoak, emakumezkoak, zein talde mistoak sor daitezke.
- Talde bakoitzean, gehienez legazpiarrak ez diren 2 pertsonek joka dezakete.
- Talde bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu jokalari bakoitzeko izena ematean. Adibidez: 10 jokalariko taldeak, 150 euro
ordaindu beharko ditu.
- Jokalari bakoitzeko, “JOKALARI FITXA” bana bete beharko da, eskatzen diren datu
guztiak derrigorrezkoak direlarik.
- Talde bakoitzak “TALDE FITXA” ere bete beharko du, eskatzen diren datu guztiak
adieraziz.
- Txapelketa aurrera ateratzeko, gutxienez 8 taldek eman beharko dute
izena.
- Izena ematen duten talde kopuruak baldintzatuko du talde multzoak zenbatekoak izango diren eta
hurrengo fasera pasako diren talde kopurua.
SARIAK:
- Talde irabazlearentzat afaria, AZPIKOETXE JATETXEAK eskainita.
- TROFEOAK, lehen HIRU sailkatuentzat.
- ATTIKO saria lehen bi sailkatuentzat
- Pitxitxi saria + IBARGUTXI KIROLAK saria
- Aiztonagako Tigrea saria + ILINTI saria
- Partaide guztiek, txapelketako oroigarri bat jasoko dute.
INFORMAZIO GARRANTZITSUA!!
Bilera, azken fitxaketak eta 1. faseko egutegi aldaketak egiteko azken eguna izango da. Hortik aurrera ez
dira ez fitxaketarik ez egutegi aldaketarik onartuko