LEGAZPI ENTZUN, KULEBRAS TXAPELDUN!!

ERRIKARTE AGIRREREN ARGAZKIA

Aurtengo txapelketak badu txapelduna. Hiru eta biko emaitzaz gailendu zitzaion THE KULEBRAS taldea BURKINA FASO taldeari, lau urteetako finalik ikusgarrienean.

 

Goizean eman zitzaion hasiera, ordu txikietararte luzatuko zen egunari. 12:00etan MAKABI DE LEVANTAR eta ZATORPATX taldeek jokatzen zuten hirugarren eta laugarren postuak lortzeko lehia. 

 

Gol festa izan genuen partidu honetan. Ondo hasi zen partidua Zatorpatx taldearentzat, bost minutu bete aurretik bi eta hutseko emaitza baitzuten alde. Makabiren lehen gola iritis zen gero, baino atsedenaldira joan aurretik Zatorpatxek bere hirugarren gola sartu zuen.  Bigarren zatian golak bata bestearen atzetik etorri ziren. Konturatu orduko markagailuak lau eta lauko emaitza erakusten zuen Bikuñan. Berdinketa, Makabik hautsi zuen eta hurrengo bi golak Zatorpatxen eskutik etorri ziren, sei eta bost markagailuan. Partida amaitzear zegoela, azken jokaldi batean Pikuk, Makabiren seigarren gola sartu zuen eta luzapenera bidali zuen partidua. Esan, Zatorpatxeko Tiritik txartel gorria ikusi zuela bigarren zati honetan. Zatorpatx nahiko larri ibili da jokalariz txapelketa osoan zehar eta bat gutxiagorekin ez geratzeagatik luzapenean Olabide atera zen atezain modura, nahiz eta hau  lesionaturik egon. Luzapenean Makabik  hiru gol sartu zituen erreskadan eta garaipena eta txapelketako hirugarren postua lortu zuen.

 

Egunari jarraipena emateko, herri bazkaria ospatu zen Azokan. 500 pertsonatik gora bildu zen bertan giro ezin hobean.

 

17:00etan final handia hasi zen. Puntual puntual "Champions League"eko musika jarri eta BURKIAN FASO eta THE KULEBRAS taldeko jokalariak zelairatu ziren, beraien aurretik Iker Gine epailea, balio-jasotzaileak, dantzariak eta txistulariak zituztela. Partiduko speakerra zen Joseba Iraetak agurra irakurri eta bi taldeen jokalarien izenak esaten hasi zen. Ondoren aurreskua eta bertsolarien txanda iritsi zen. Inaugurazio ekitaldia bukatu eta gero finalari hasiera eman zitzaion.

 

Bi taldeak errespetu handiz irten ziren berdegunera. Bazekiten irabaztea zail izango zutela eta inork ez zuen partiduaren batuta beste taldeari pasa nahi. Naiz eta bi taldek pare bat aukera izan ez zuten golik sartzea lortzen. Halako batean Pinkek ezkerretik egin zuen erdiratze batek Peliren burua aurkitu eta honek "killer" profesional baten eran baloia sareratu zuen. Ziraunei ez zien ordea poztasunak gehiegi iraun. Gola sartu eta gero pixka bat atzera etorri zen taldea eta Burkinakoek hori aprobetxatzen jakin zuten. Gordoak sartu zuen Afrikarren lehen gola, ziraunen atzelarien huts egite bat aprobetxatuz. Bigarren gola ezustean jaso zuten kulebrasekoek, Mendozak ezker hegaletik jo zuen zartako baten erruz. Bi eta bat jarri ziren irabazten beraz Burkinarrak. Enekok hirugarrena lortzeko parada izan zuen, partidua kasi erabakita utzi zezakeen gola, baino huts egin zuen eta hurrengo jokaldian, Rajau ziraunak, area ertzetik botatako falta bati esker THE KULEBRAS taldeak  partidua berdindu zuen eta bi eta biko emaitzaz atsedenaldira joan ziren.

 

Bigarren zatian ziraunak lotsagabeago atera ziren zelaira. Atzean geratu beharrean aurrera bota zuten talde osoa. Peli eta Azpe aurrelarietatik hasi eta azken atzelari-arte presio bikaina egin zieten Burkinatarrei, zelai erdiko joko guztia hauek kontrolatuz. Naiz eta bi taldeek aukera gutxi izan zituzten golak sartzeko bigarren zati politta eskaini ziguten bi taldeek. Izan ziren aukera gutxi horietako baten Peliri iritsi zitzaion baloia eta beste behin Messi bera gogoraraziz honek ez zuen barkatu eta ziraunen hirugarrena sartu zuen. Partida amaitzear zegoela, Burgi Burkinatarrak azken aukera bat izan zuen baino Zapo, ziraunen atezaina fin ibili zen. Hiru eta biko emaitzaz nagusi beraz THE KULEBRAS taldea.

 

Behin partidua amaituta sari banaketari ekin zitzaion. Horrela banatu ziren sariak:

 

  • 3. POSTUA: MAKABI DE LEVANTAR
  • 2. POSTUA + ATTIKO SARIA: BURKINA FASO
  • PITXITXI + IBARGUTXI KIROLAK SARIAK: ZALDUA (Zatorpatx taldekoa)
  • AIZTONAGAKO TIGREA + OSKARBI OPTIKA SARIAK: UNAI (Makabi taldekoa)
  • 1. POSTUA + ATTIKO + AZPIKOETXE SARIAK: THE KULEBRAS
  • IKER GINE EPAILEAK ERE FINALEKO EPAILEARI DAGOKION PLAKA JASO ZUEN

Bukatzeko, arestian esan bezala, festak ordu txikietararte iraun zuen Legazpiko kale eta tabernetan.

 

Finaleko argazkiak gutxinaka igotzen joango gera.



TXAPELDUNEN ZERRENDA

2016 -> THE KULEBRAS

2015 -> FUTBOL COMEDY

2014 -> ATTIKO

2013 -> BURKINA FASO

2012 -> FUTBOL COMEDY

2011 -> THE KULEBRAS

2010 -> BURKINA FASO

2009 -> THE KULEBRAS

2008 -> LA PEÑA + RUIN

Nabigatu euskaraz