ARAUDIA

 

1.    Jokoan, atezaina eta sei jokalari egongo dira.

 

2.    Partidu aurretik beroketak egin nahi dituzten taldeek, berdegunetik kanpo egingo dituzte, FUTBOL 11ko ateen atzealdean

 

3.    Partiduren batera talde bat ez bada agertzen, edo gutxienez bost taldekide ez badira agertzen, talde horri partidua galdutzat emango zaio (3-0) eta hiru puntuko penalizazioa izango du. Beste taldeak hiru puntu jasoko ditu.

 

4.    Partidua hasi baino 15 minutu lehenago gutxienez, taldeak futbol zelaian egon behar du.

 

5.    Partidu bakoitzak, 25 minutuko bi zati eta bost minutuko atsedenaldia izango ditu. Ez da denbora geldituko eta luzapena epaileak erabakiko du zenbaitekoa izango den.

 

6.    Behin partidua hasita, arrazoi garrantzitsu batengatik bertan behera utzi behar bada, momentuko emaitza hartuko da kontuan. Oraindik hasi gabe badago, beste data bat aukeratuko da.

 

7.    Ezin da aluminiozko botekin jokatu.

 

8.    Nahi adina aldaketa egin daitezke partiduko, epaileari baimena eskatu gabe. Aldaketa hauek, zelai erditik egingo dira eta jokatzen ari dena irten arte ez da bestea sartuko.

 

9.    Talde bakoitzak bi baloi izango ditu partiduko eta epaileak bat.

 

10.                       Jokalari batek baloia urrutira botatzen badu, eserlekuan dagoen bere taldekide bat joango da baloiaren bila. Eserlekuan inor ez badago, beste taldeko jokalari bat joango da. Hemen ere inor ez badago, antolatzaileak arduratuko dira.

 

11.                       Txapelketako instalazioetan eragindako edozein kalte, kaltea eragin duen pertsonaren ardurakoa izango da.

 

12.                       Atezainak, eskuartean, ezin izango du baloia 5 segundo baino gehiago eduki.

 

13.                       Atezainak hankarekin ateratzen duenean (ateko sakeak izan ezik), baloiak ezin izango du kontrako taldearen zelaian lehen botea eman. Hau gertatuko balitz, kontrako taldeak zelai erditik falta aterako luke.

 

14.                       Area kanpoan egindako falta jaurtiketa guztiak zuzenak izango dira.

 

15.                        Atezainak ateko sakea egiten duenean, bere taldeko jokalariak areaz kanpo jaso beharko du baloia. Honela ez balitz, sakea errepikatu beharko litzateke.

 

16.                       Hesia, zazpi metrotara jarriko da.

 

17.                       Izena eman ez duenak ezin izango du jokatu

 

18.                      EPAILEAK

 

a.    Ligaxkako partiduetako epaileak, taldeetako parte hartzaileak izango dira. Jokatu aurreko partiduko epaileak izango dira.

b.    Bilera egunean jakinaraziko da zein partiduetako epaile izango den talde bakoitza.

c.     Epailea azaltzen ez den kasuetan, partiduko epailea izatea zegokion taldea zigortua izango da 5 puntu gutxiagorekin.

d.    Salbuespena: atzeratu/aurreratutako partiduen kasuan partidu horretako epailea izatea zegokion taldeak izango du epaile izateko ardura. Baina, data/ordu aldaketak eragozpenak sortzen baditu, antolakuntzari jakinarazi beharko dio eta irtenbiderik egokiena bilatuko da.

 

19.                      TXARTELAK

a.    Futbol 11n bezala izango dira, baina balioa galduko dute partidua amaitzean.

b.    Taldea 4 pertsonekin geratzen bada, partidua bertan behera geratuko da eta emaitza 3-0 izango da. Momentuko emaitza 3-0 baino hobea bada, hau mantenduko da.

c.     Jokalari batek 2 txartel gorri zuzen ikusten baditu, ez du partidu gehiago jokatuko.

 

20.                      PUNTUAKETA

a.    Irabazleak hiru puntu jasoko ditu.

b.    Berdinketa kasuan, talde bakoitzak bina puntu jasoko ditu.

c.     Galtzaileak puntu bakarra jasoko du.

 

21.                      PARTIDUETAKO BERDINKETA KASUETAN

a.    Ligaxkan, ez da luzapena egongo eta partidu guztien bukaeran 3 penalti botako dira. Penaltien berdinketa kasuan, talde bakoitzak penalti bat gehiago jaurtiko du, talde batek penaltia hutsegin arte.

b.    Hurrengo fasean, berdinketa kasuan, luzapena egongo da. Bost minutuko bi zati jokatuko dira eta oraindik ere berdinketa egonez gero penaltiak jaurtiko dira.

c.     Finalean eta hirugarren eta laugarren postua jokoan dagoen partiduan, 30 minutuko bi zati jokatuko dira. Berdinketa kasuan luzapena egongo da. Bost minutuko bi zati jokatuko dira eta oraindik berdinketa egonez gero penaltiak jaurtiko dira.

d.    Azken bi kasuetan, bost penalti jaurtiko dira. Berdinketa kasuan, talde bakoitzak penalti bat gehiago jaurtiko du, talde batek penaltia hutsegin arte.

 

22.                       Hurrengo fasera, talde bakoitzeko lehengo bi sailkatuak eta lau hirugarren onenak pasako dira.

 

23.                      TALDEEN SAILKAPENA

a.    Talde bakoitzak lortutako puntuak hartuko dira kontuan.

b.    Berdinketa kasuan, golaberax partikularra hartuko da kontuan.

c.     Oraindik ere berdinketa badago, golaberax generala hartuko da kontuan.

d.    Oraindik ere berdinketa badago, penaltien emaitza partikularra hartuko da kontuan.

 

24.                      HIRUGARREN ONENAK AUKERATZEKO

a.    Talde bakoitzak lortutako puntuak hatuko dira kontuan.

b.    Berdinketa kasuan, golaberax orokorra hartuko da kontuan

c.     Oraindik ere berdinketa badago, aldeko golen kopurua hartuko da kontuan.

d.    Oraindik ere berdinketa badago, irabazitako penalti txanda kopurua hartuko da kontuan.

 

25.                       Bigarren faseko egutegia aldaezina izango da. Bertako egun eta ordutegiak errespetatuko dira antolakuntzak kontrakorik esaten ez badu. 2. fase honetako lehen partidua talderen batek jokatzerik izango ez balu, lehen fasean gelditzen diren taldeetatik hoberen gelditu den taldea pasako litzateke. Hortik aurrerako partiduetan talderen batek jokatzerik izango ez balu, talde honek kanporatu duen taldeak jarraituko luke aurrera.

 

26.                       Gainerako araudia, FUTBOLean erabiltzen denaren berdina izango da, puntu hauen kasua izan ezik:

 

a.    PENALTI AREA ETA JOKOZ-KANPOKO GUNEA

IKUSI IRUDIA ONDORENGO ORRIETAN

 

b.    PENALTIA

Penaltia jaurtitzeko puntua ateko marratik 9 metrora kokatuko da.

 

c.     ATEKO SAKEA

Ateko sakea egiteko gunea ateko marratik 4 metrora egongo da.

 

27.                       Antolatzaileek eta epaileek hartutako erabaki guztiak mugiezinak izango dira.

 

28.                       Arautegian agertzen ez denaz, antolatzaileak eta epaileak arduratuko dira.

 

29.                       Antolatzaileak onartzeko eskubidea erreserbatua dute, baita txapelketaren garapena oztopatu edo arauak hausten dituzten taldeak edo partaideak txapelketatik kanpo uzteko eskubidea ere.

 

30.                       Antolatzaileek ez dute txapelketan gertatutako lesio, gaixotasun eta lapurreten gaineko erantzukizunik izango. Dena den, partiduetan Gurutze Gorriko anbulantzia eta botikin bat egongo da.

 

31.                       Txapelketa honetan parte hartzen duten talde guztiek, antolaketak daukan araudia (talde bakoitzak ale bat dauka) onartu beharko dute.

TXAPELDUNEN ZERRENDA

2016 -> THE KULEBRAS

2015 -> FUTBOL COMEDY

2014 -> ATTIKO

2013 -> BURKINA FASO

2012 -> FUTBOL COMEDY

2011 -> THE KULEBRAS

2010 -> BURKINA FASO

2009 -> THE KULEBRAS

2008 -> LA PEÑA + RUIN

Nabigatu euskaraz